Aditzak


1) Aditz laguntzailea lau aditz laguntzaile jakin erabiltzen ditu euskarak bere euskalki guztietan eta euskara batua:


INDIKAT.

BESTEETAN ( Agintera, Subjuntiboa eta Ahalera)

Nor (nori)

Izan

edin

Nor (nori) nork

ukan

ezan

Bizkaiera da salbuespena; izan ere, EZAN aditz laguntzailearen ordez EGINerabiltzen baitu. Adibidez:

(EB) etxera(tu) zitzala > etxeratu e(g)izala (B) 

(EB) Gabon gaua pozik igaro dezagun > Gabon gaua pozik igaro da (g) igun (B)

(EB) ipini ezazu > ipini (B) e (g) izu 

(EB) atera ezan > atera egin 

(EB) ipini diezagula > ipini da(g)igula 

2) Aditz laguntzailean -o- bokalaren aldeko aukera du egina: dot, dozu...

(EB) Eskaririk beroenarekin esan dut > eskaririk beroenagaz esan dot (B) 

(EB) uste izango duzu bada, ez dugula edukiko ardorik > usteko dozu bada ezdogula eukiko ardorik (B) 

(EB) esan dizut > esan dotzut (B)

(EB) esan degu > esan dogu (B)

3) Aditz-pluralgilea, beste euskalkietan tartekaturik doana sarritan, bizkaieraz azken puntan doa eta -z da beti.


(EB) dauZkagu > (B) daukaguZ

(EB) diZKIo > (B) deutsoZ

(EB) zeuden > egoZan (B) 

(EB) jaso zituen > jaso ebaZan (B) 

(EB) ahaztu zitzaizkion > aztu jakoZan (B) 

(EB) estalirik zeuzkan > estaldurik eukaZan (B)

4) Iraganean hirugarren pertsonaren morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da. (Gipuzkoako Bizkaieran, Bergara, Oñati etab. aldean ez da lege hau betetzen).

(EB) zegoen > (B) _egoan 

(EB) zuten > (B) eben

(EB) estalirik zeuzkan > estaldurik _eukazan (B) 

(EB) igerian zebiltzan > igarian _ebiltzan (B) 

Ez, hala ere, Gipuzkoako bizkaieraz: esan zeben, esan zostan...

5) Hegoaldeko ohiturari jarraituz, bizkaierak ez du aditzoinik erabiltzen.

(EB) ekar diezaion > (B) ekarRI deion

(EB) etxera zitzala > etxeraTU eizala 

(EB) igar daiteke > igarRI leikeo 


6) Aditz-taula euskara batua eta bizkaiera alderatuz:


Testuak: AHOTSAK.COM (AH) eta KRESALA (KR)

ADITZA

NOR

NOR-NORI

NOR-NORK

NOR-NORI-NORK

INDIKATIBOA

(EB) ibili ginen > ibili giñien (B)

(EB) etortzen ziren > etorten sien (B)

(EB) etorri zitzaion > etorri jakon (B)


(EB) ahaztu zitzaizkion > aztu jakozan (B) 
(EB) hartu zuen > artu eban 
(EB) bidali gintuzten > bialdu giñusen 
(EB) jaso zituen> jaso ebazan 
(EB) egin zion > egin eutsan (B) 
(EB) deitzen zieten > deituten eutsien (B) 

BALDINTZA





SUBJUNTIBOA



(EB) etxera zitzala > etxeratu eizala (EB) ipini diezagula > ipini da(g)igula

AHALERA

(EB) igar daiteke > igarri leikeo 
(EB) ezagutu bazitekeen > ezagutu bazeitekean (B) 

(EB) egin dezakeenik > egin leikeanik (B)

AGINTERA

(EB) ingura zaitez > ingira zaite (B) 
(EB) irten ezazu (zaitez) > urten egisu (B) 
(EB) atera ezan > atera egin 


7) Bizkaierak aditz trinko ugari gorde ditu mendeetan zehar. Gipuzkerak, aldiz, galdu egin ditu makina bat aditz trinko, baina Euskaltzaindiak berreskuratu eta erabiltzeko gomendioa eman du. Hona hemen gure testuetan aurkitu ditugun hainbat aditz trinko:



(EB) badakizu > bakixu (B) ( Nor-Nork jakin aditza)

(EB) zeuden > egozan (B)

)(Nor egon aditza)

(EB) zeramatzala > eroiazala (B)  ( Nor-nork eraman aditza)

(EB) zihoan > eiuan (B)  ( Nor joan aditza)

(EB) zebiltzan > ebiltzan (B) (Nor ibili aditza)

(EB) zirudien > zirudien (B) (Nor-Nork iruditu aditza)

(EB) ziotenez > ziñoenez (B) ( Nor-nork esan aditza)

(EB) zeuzkan > eukazan (B) ( Nor-nork eduki aditza)

(EB) deritzan > deritxon (B) (  Nor-Nork deitu asitza)

8) Euskara Batuko -tzen bukaeraren ordez -ten egiten dute Bizkaieran, edota -tuten ere. Adibidez:

(EB) -tzen > -ten (B)

(EB) etortzen > etorten (B)

(EB) ipintzen > ifinten (B)

(EB) jotzen > joten (B) 

(EB) etortzen ziren > etorten sien (B) 

(EB) -tzen > -tuten (B)

(EB) bidaltzen > bidalduten (B)

(EB) eskatzen > eskatuten (B) 

(EB) hartzen > hartuten (B)

(EB) agertzen > agertuten (B) 

(EB) deitzen > deituten (B) 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.